Albistea entzun

euskal herria

Espainiako militarrak Elgetan dabiltzala salatu dute, Intxortako frontea erori zela 75 urte bete diren egunean

Goizetik maniobrak egiten ari dira herrian. Aralarrek euren jarduera "berehala eteteko" eskatu die.

Elgetako Udalaren agerraldia.
Elgetako Udalaren agerraldia. G. Garaialde / ARP

Berria -

2012ko apirilak 24

Espainiako armadako militarrak Elgetan (Gipuzkoa) maniobrak egiten ari dira goizetik, Oxel Erostarbe Elgetako alkateak baieztatu duenez. Erostarbek salatu du "probokazioa" eta "errespetu falta" dela. Aralarrek kaleratutako ohar batean eskatu die "berehala" euren jarduera eteteko. "Aralarrek ez du ulertzen XXI. mendean egonda nola armada herri batera sar daitekeen maniobra militarrak egiteko, herritarrak izutuz eta beren eguneroko jardunean traba eginez".

Bihar 20:00etan, herriko plazan, elkarretaratzea egingo dute, Egia, justizia, kalte-ordaina, zauriak ixteko askatasunez bizitzeko leloarekin.

Gipuzkoako Aldundiak salatu du Espainiako armadak egindako maniobrak "oso gertaera larriak eta onartezinak" direla.

Gaur 75 urte bete dira Intxortako frontea erori zenetik. 1936ko irailean errepublikano eta nazionalista gudariak gogor saiatu ziren Elgetan tropa frankistak eusten. Zazpi hilabete egin zituzten borrokan. 

Igandean omenaldia egin zuten herrian, "kolpe faxistaren ondorioak eta horiek jasan zituztenak oroitzeko".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.