hezkuntza

Gipuzkoako eskola txikien festa Larraulen, ekainaren 3an

Jaiak 25 urte beteko ditu aurten, eta gurasoekin batera, irakasleak eta udalak protagonista izatea nahi dute.

Aurkezpena.
Aurkezpena. / Jagoba Manterola/ARP

Berria -

2012ko apirilak 24

Gipuzkoako eskola txikien festa Larraulen (Gipuzkoa) izango da aurten, ekainaren 3an. Jaiak 25 urte bete ditu, eta hori dela eta, hainbat berezitasun prestatu dituzte, gaur Donostian egindako aurkezpenean jakitera eman dutenez.

Urtero moduan guraso elkarteak antolatu du jaia; hala ere, aurtengo helburua festa "eskola txikien oinarri diren" hiru eragileen isla izatea nahi dute. Horregatik, protagonistak gurasoak, irakasleak eta udalak izango direla azaldu dute.

"Larraulgo herriari begira, bertako eskolaren aldeko inplikazioa herritar denengana zabaltzea nahi dugu, eta ekimen honetan denok elkartzea", adierazi dute.

Egitarauari dagokionean, askotariko jarduerak prestatu dituzte, 10:00etatik aurrera: pailazoak, haurrentzako jokoak, erakusketak eta musika izango dira, besteak beste. Festarako bertso bat ere sortu dute aurten.

25. urteurrena aitzaki, ekainaren 3ko festaren aurretik hainbat ekintza antolatu dituzte; hala nola, irteerak eta gurasoei zuzendutako jardunaldiak egin dituzte. Udazkenean hainbat eskolaren artean mahai inguru bat egitea aurreikusi dute.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna