EAJ-ren mitina

Arzalluz: "EAJren helburua Euskal Herria elkartzea eta askatzea da"

Xabier Arzalluz EAJko presidenteak adierazi duenez, bere alderdiaren helburua, duela ehun eta zortzi urtetik hona, Euskal Herria elkartzea eta askatzea da. Halaber, EAEren helburua Europan parte hartzea dela gehitu du, Europako Batasuna osatzen duten estatuekin batera. Arzalluz Mutrikun (Gipuzkoa) izan da gaur, eta Ibarretxeren Plana duela mende bat EAJk hasi zuen bidearen jarraipena dela esan du.
Xabier Arzallus eta Joseba Egibar, gaur, Mutrikun.
Xabier Arzallus eta Joseba Egibar, gaur, Mutrikun. EFE

Berria -

2003ko uztailak 31
Urtero Saninazio egunean, Gipuzkoako eta Bizkaiko jaiegunean, mitina eman ohi dute EAJko buruek. Joseba Egibar alderdi politiko horren bozeramailea ere Mutrikan izan da. Ibarretxek egindako proposamenaren bidegarritasunari buruz eta sortu dituen erreakzioei buruz hitz egin du Egibarrek. "Estatua krisian dago herriaren nahiaren adierazpenak ukatzen saiatzen bada", esan du EAJko bozeramaileak. Egibarrek bere buruari ea popularrek eta sozialistek Ibarretxeren Planaren "edukiei" eta sor zitzakeen "galderei" beldurra dioten galdetu dio. "PPk eta PSOEk euskal gizartearen erantzunari diote beldurra" azpimarratu du bozeramaileak, eta Estatuan demokraziaren aztarnak minimoen azpitik daudela gehitu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna