Sarkozyk ukatu egin du Gaddafiren laguntza jaso zuela 2007an

 

Berria -

2012ko apirilak 30

Nicolas Sarkozy UMPko Frantziarako presidentetzarako hautagaiak jakinarazi du Mediapart webgunearen aurka parte sartuko duela, honek Muammar Gaddafi Libiako buruzagi ohiak 2007ko kanpainarako 50 milioi euroko laguntza eman ziola argitaratu duela eta. "Faltsua da informazioa", esan du Sarkozyk. Mediapart-ek erantzun du informazioa "sinesgarria" dela, eta UMPko buruari adierazpen askatasunaren eskubidea urratu izana egotzi dio.

"Denak ez du balio, hauteskunde kanpainak ez du dena justifikatzen. Gezurra esaten duena zigortu egin behar du Justiziak", adierazi du Sarkozyk France2 telebista katean. "Ez dut onartuko komunikabideak horrela aritzea".

Mediapart-ek zerbitzu sekretuen agiri bat argitaratu zuen larunbatean. 50 milioi euroko laguntzak legedia urratuko luke, gehienezko aurrekontua 22 milioitan ezarri baitzuten orduan. Agiri haren arabera, Brice Hortefeux Sarkozyren 2007ko kanpainaren arduradunak eta Moussa Koussa Gaddafiren zerbitzu sekretuen buruak 2006ko urriaren 6an "akordiorako oinarri" bat hitzartu zuten. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna