ETAren biktimen elkarteek gogor kritikatu zuten programa lehengo astean

 

Berria -

2012ko apirilak 30

ETAren biktimen elkarteek, ordea, gogor kritikatu zuten ostiralean Barne Ministerioaren plana. Biktimei "traizio" egitea eta ETAren aurrean "amore ematea" egotzi diote Espainiako Gobernuari. Giroa lasaitzeko asmoz, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak bilera sorta egin zuen ostiral arratsaldean hainbat elkarterekin, proposamenaren xehetasunak aurrez aurre azaltzeko: tartean, AVT, Covite, Ermuko Foroa eta Voces Contra el Terrorismo taldeekin bildu zen.

AVT elkarteko buru Angeles Pedrazak Gobernuak "engainatu" dituela salatu zuen, eta eskakizun zehatza jarri zion mahai gainean Fernandez Diazi: programan parte hartu nahi duten presoek barkamena eskatu eta ETAtik aldendu behar dutela adierazi zion.

Aldiz, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak txalotu egin zuen plana.