espainiako kopa

Kopako finalerako Bizkaiko Aldundiak eskura zituen sarreren zozketa egin dute

Guztira, ehun sarrera zozkatu dituzte gaur, eta saridunek astelehenetik aurrera erosi ahal izango dute. Aukeratutako zenbakien kontsulta, hemen. 133.000 eskari jaso zituen.

Zozketako une bat.
Zozketako une bat. / Bizkaiko Foru Aldundia

Berria.info -

2012ko maiatzak 15

Bizkaiko Foru Aldundiak Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finalerako salgai zituen ehun sarrerak zozkatu ditu eguerdian, Bilbon. Guztira, 133.000 eskari jaso zituen, eta programa informatiko baten bidez hautatu dituzte zenbakiak.

Aldundiaren webgunean kontsulta daiteke irabazleen zerrenda; hala ere, zozketaren emaitza banan-banan jakinaraziko die aldundiak parte hartzaileei, telefonoz eta izena ematean jarritako helbide elektronikoaren bidez.

Saririk lortu ez duten zenbakiekin, berriz, ordezkoen zerrenda bat osatu dute.

Aldundiak emango duen ziurtagiria jaso ondoren, zozketako saridunek Athleticen Ibaiganeko bulegoetara joan beharko dute astelehenetik aurrera, sarrerak erosteko. Saldu gabe geratzen diren sarreren artean aukeratu ahal izango du saridunak.

Hilaren 25ean izango da partida (22:00), Madrilen, Vicente Calderon futbol zelaian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna