Espainiako Barne ministroak baztertu egin du ETAren eskaintza

 

Berria -

2012ko maiatzak 16

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak baztertu egin du ETAk "elkarrizketa zuzena" abiatzeko egindako eskaintza. Fernandez Diazek esan du exekutiboak ez duela negoziatuko ETArekin, eta honen desegitea eskatu du.

"Armak entregatzeko ez dago elkarrizketa beharrik", adierazi du Barne ministroak, Kongresuan, eta gaineratu du ez dagoela nazioarteko egiaztatzaileen beharrik ere, horretarako Espainiako Polizia eta Guardia Zibila nahikoa direla iritzita.

Hain zuzen, Iñaki Antiguedad Amaiurreko diputatuak euskal presoen inguruan egindako galdera bati erantzunez egin ditu adierazpenok Fernandez Diazek.

Frantziaren "elkartasuna" Espainiarekin

Bernard Valero Frantziako Atzerri Ministerioko bozeramaileak adierazi du "Euskal Herrian indarkeriaren amaiera bermatzeko Espainia egiten ari den lanarekiko elkartasuna" agertzen dutela eurek.

Europako Batzordeak uko egin dio ETAren agiriari erantzuteari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna