espainiako kopa

Independentziaren aldeko txistuak finalean

Catalunya Acció elkarteak dei egin du Espainiako Kopako finalerako, bideo honen bitartez.

Berria -

2012ko maiatzak 17

Hilaren 25ean Madrilen Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalean Kataluniako hizkuntza, askatasuna edota selekzioaren alde egiteko dei egin du Catalunya Acció elkarteak, eta Kataluniaren independentzia aldarrikatzeko Espainiako ereserkiaren unean txistuak jotzeko eskatu du.

Bideo bat prestatu du horretarako, Gran Xiulada per la Independència de Catalunya izenekoa.

ESAITek berak astelehenean zioen Kopako finalean Madrilen "euskal selekzioaren aldarrikapena egiteko aukera paregabea" egongo dela, eta hori dela-eta dei batzuk egin ditu. Besteak beste, estadioan euskal ikurrak jartzeko eta Espainiako ereserkia jotakoan "aldarrikapen zaratatsua" egiteko eskatu die Athleticeko jarraitzaileei.

Kataluniako CAT plataformarekin elkarlanean ariko da ESAIT, eta finala Kataluniako selekzioa aldarrikatzeko ere baliatuko dute.

Vicente Calderon estadioan izango da Athletic-Bartzelona finala, 22:00etatik aurrera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna