Espainia batuaren aldeko manifestazioa egin du eskuin muturrak, baina ez da liskarrik izan

Madrilgo Auzitegi Nagusiak baimena emanda, manifestazioa egin dute arratsaldean, hiriburuaren erdialdean. Euskal Herriaren eta Kataluniaren kontrako oihuak egin dituzte, Konstituzio aurreko eta Falangearen ikurrak ikusi dira... Athleticeko jarraitzaile batzuk ikustean birao batzuk egin dizkiete.

Manifestazioa.
Manifestazioa. / Luis Jauregialtzo/ARP

Berria -

2012ko maiatzak 25

Gora Espainia, kabroia! eta antzeko oihuak egin dituzte gaur arratsaldean Madrilen eskuin muturreko dozenaka lagunek Espainiaren batasunaren aldeko manifestazioan, Athleticeko jarraitzaileak ikustean. Hala ere, ez da liskarrik gertatu. Espainiako Poliziak zaindu du martxa.

Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkaritzak hasiera batean astelehenera atzeratu zuen manifestazioa, gaur han Athletic-Bartzelona Kopako finala jokatuko dela eta, baina Madrilgo Auzitegi Nagusiak manifestazioa gaur egiteko baimena eman zuen atzo.

Seietan hasi da manifestazioa, hiriburuaren erdialdean. Lehenik eta behin, Espainiaren bandera handi bat jarri dute metroko geltoki batean, Alonso Martinez gunean. Espainia batuaren alde aritu dira gero, Espainiak bandera bakarra izan behar duela aldarrikatu dute, Konstituzio aurreko eta Falangearen ikurrak erakutsi dituzte... Manifestazioaren leloa: Espainiaren batasuna ez bozkatzen, ez negoziatzen. Sinatzailea: Falange Espainola.

Martxako beste oihu batzuk: "Katalunia espainola", "separatistak terroristak", "separatismoak, legez kanporatzeak" eta "euskal presoak, gas kamerak".

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna