Bielsak datorren astean esango du Athleticen jarraituko duen ala ez

Entrenatzaileak urtebeterako fitxatu zuen. Kopako finalaz adierazi du markagailuak erakusten duela partidan zer alde egon den bi taldeen artean. Erantzulea bera dela esan du Athleticeko entrenatzaileak.

2012ko maiatzaren 25a
14:10
Entzun

Marcelo Bielsa entrenatzaileak Athleticekin urtebeterako fitxatu zuen, eta hark Espainiako Kopako finalaren ostean jakinarazi du datorren astean esango duela taldean segituko duen ala ez.

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak esan du berak Bielsak jarraitzea nahi duela, baina gaur-gaurkoz ezin dela ezer aurreratu.

Kopako finalari buruz entrenatzaileak aitortu du Bartzelona gehiago izan dela. "Ez gara jarraitzaileen ilusioaren pare egon, eta markagailuak erakusten du partidan zer alde egon den bi taldeon artean".

Finala Athleticek "protagonismoa" izateko prestatu zuela adierazi du Bielsak, "baina ez dugu lortu". Erantzulea bera dela gaineratu du. Europako Kopako finala galdu zutenean ere ardura berea zela esan zuen.

Jarraitzaileen animoak eskertu ditu. "Edozeinek bizi nahiko luke Athleticeko esperientzia".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.