Lau lagun atxilotu ditu Poliziak Madrilen, Kopako finalean

Oraingoz, ez dute esan atxilotuak nongoan diren. Polizien aurkako desobedentzia eta Espainiako errege etxea iraintzea egotzi diete.

Berria -

2012ko maiatzak 26

Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu bart Madrilen, Athletic-Bartzelona Kopako finalean. Haietako hiruri polizien aurkako desobedentzia eta atentatua egin izana egotzi diete, eta besteari Espainiako errege etxea iraintzea eta polizia baten kontrako atentatua egitea.

Bi atxiloketa Vicente Calderon estadioan egin dituzte eta beste biak kanpoan.

Oraingoz, ez dute esan atxilotuak nongoan diren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna