literatura

Ray Bradbury idazlea hil da, 91 urte zituela

Harena da, kasu, 'Fahrenheit 451' liburua.

Ray Bradbury.
Ray Bradbury.

Berria -

2012ko ekainak 6

Ray Bradbury idazlea (AEB, 91 urte) hil da gaur Los Angelesen (AEB), haren sendiak jakinarazi duenez. Fantasiazko, beldurrezko, zientzia fikziozko eta misteriozko liburuak idatzi zituen, haietako asko ezagun egin izan direnak. Esate batera, 1953an Fahrenheit 451 (Nagore Tolosak euskarara itzuli zuen 2010ean). Haren beste liburu ezagun bat: Gizon ilustratua (1951).

Euskarara itzulita daude, halaber: Pozoietara jolas dezagun (Jesus Peñagarikano, 1987) eta Martitzeko kronikak (Jon Arano, 1986).

Antzerkirako, zinemarako eta telebistarako lanak ere egin zituen Bradburyk. Haren liburu asko telebista edo zinemarako egokitu izan dituzte.

Leire Lopez Ziluagak Fahrenheit 451 liburuari buruz 2010ean BERRIAn egindako kritika.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna