frantziako legebiltzarrerako hauteskundeak

Frantziako Legebiltzarrerako bozen jarraipena egingo du bihar BERRIA.INFOk

Zuzenean eskainiko ditu hautesbarrutietako zein herrietako emaitzak, albisteak, balorazioak eta abar.

Berria -

2012ko ekainak 9

Frantziako presidentetzarako hauteskundeekin egin zuen moduan, BERRIA.INFOk jarraipena egingo die Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeei bihar, iluntzean.

Hautesbarrutietako nahiz herrietako emaitzak ez ezik, Ipar Euskal Herriko albisteak eta emaitzen balorazioak ere bilduko ditu.

Igandean lehen itzulia izango da; bigarrena, berriz, hilaren 17an.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna