Sozialistak nagusitu dira laugarren eta bosgarren barrutietan, eta Alliot-Marie seigarrenean

Frantxua Maitia izan da irabazle laugarren barrutian, eta Colette Capdevielle bosgarrenean, Jean Lasalle eta Jean Grenet orain arteko diputatuen aurretik. Seigarren bozka eremuan, UMPko hautagaia nagusitu da, botoen %35,37 lorturik; Sylviane Alaux sozialistak bozen %31,55 eskuratu ditu.

Berria -

2012ko ekainak 10

Espero bezala, datorren igandean aldaketa izan daiteke Ipar Euskal Herriak Frantziako Legebiltzarrean duen ordezkaritzan. Legebiltzarrerako bozetan ezkerrera egin dute herritarrek, eta, horren ondorioz, azken bost urteetan diputatu izan direnek eserlekua gal dezakete PSko hautagaien mesedetan.

Sozialistak nagusitu dira laugarren eta bosgarren barrutian. Azken bost urteetan diputatu izandako Jean Grenet (bosgarren barrutia) eta Jean Lassalle (laugarren barrutia) bigarren kokatu dira. Seigarren bozka eremuan haatik, Michele Alliot-Marie (UMP) nagusitzen da, lau puntu atzetik duelarik Sylviane Alaux sozialista.

Inskribituen botoen %12,5ak lortu behar direnez bigarren itzulira pasatzeko, laugarren barrutian, Lassalle eta Maitiaren artean eginen da bigarren itzulia; bosgarrenean, Grenet eta Colette Capdeviellen artean eta seigarrenean Alliot-Marie eta Alauxen artean. Beste alderdiak erabakigarriak izango dira.

EH Bai-ri doakionez, laugarren barrutian botoen %6,80ak lortu ditu Anita Lopepek, bosgarrenean , %5,28ak Laurence Hardouinek eta seigarrenean, %9,78 Peio Etxeberri-Antziartek. 2007an baino emaitza hobeak lortu ditu aurten ezkerreko abertzaleen koalizioak, eta hirugarren indar politikoa da lehen aldiz Ipar Euskal Herrian.

Beti lehen kontaketen arabera, EAJk seigarren bozka eremuan %1,79 lortzen du eta laugarrenean, %0,89. 2007an ez ziren aurkeztu.

2007 urteari konparatuz, Fronte Nazionalak ere gora egin du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna