Albistea entzun

frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Lassalle, Capdevielle eta Alaux dira Iparraldeko diputatu berriak

Zentrokoa da Lasalle, PSkoak beste biak. Azken bost urteetan diputatu aulkia zeukaten Jean Grenet (UMP) eta Michele Alliot-Marie (UMP) hauteskunde horietako galtzaile dira. Frantziako Legebiltzarrerako bozetako bigarren itzulia izan da.

Berria -

2012ko ekainak 17

Frantziako Legebiltzarrerako bozek aldaketa ekarri dute Ipar Euskal Herriak dituen ordezkarien aulkietan. Jean Grenetek eta Michele Alliot-Mariek hauteskundeak galdu dituzte bigarren itzulian, eta soilik Jean Lasallek eutsi dio lehendik zuen aulkiari.

Jean Lassallek (zentroa) botoen %50,98 lorturik atxiki du diputatu kargua laugarren barrutian. Lehen itzulian aurreneko indarra atera bazen ere, PSko hautagai Frantxua Maitiak ez du lortu Lassalleri nagusitzea. EH Baik ez zuen boto kontsignarik eman, sozialistekin dituzten "ezberdintasunak" ikusirik, eta Maitiak abertzaleen sostengua jasotzea espero zuen arren, ez da nahikoa izan.

Bosgarren eta seigarren barrutietan, ordea, sozialistek garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte, batik bat, seigarrenean. Sylviane Alaux (PS) Michele Alliot-Marie UMPko hautagai eta azken bost urteetako diputatuari nagusitu zaio. Michele Alliot-Marie (UMP) kanpora doa botoen %48,38 eskuraturik.

Bosgarren haustesbarrutian Colette Capdevielle (PS) nagusitu zaio Jean Greneti (UMP), botoen %56,47 lorturik. Lehen itzuilan Capdeviellek zazpi punturen aldea lortu zuen, eta, atzo, tarte hori hamahiru puntura arte handitu zen.

Parte hartzea

Lehen itzuliari konparatuz, abstentzioa hein berekoa izan da bosgarren eta seigarren barrutian, ahulagoa laugarrenean. Bosgarren hautesbarrutian parte hartzea %58,34koa izan da, seigarrenean %59,02koa eta laugarrenean %66,17koa.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...