Erreakzioak

2012ko ekainaren 18a
18:48
Entzun

Ikerne Badiola (EA): "Logika demokratikoari erantzun dio epaiak. Gizarteari hauteskunde eskaintza egiteak sekula ez du delitu izan behar. D3M eta Askatasuna baliogabetuta Eusko Legebiltzar artifiziala sortu nahi izan zuten. Espero dugu epai honen ondoren epaiketa politikoak bukatzea".

Aralar: "D3M eta Askatasuna auziko sententziak agerian utzi du beharrezkoa dela legedia aldatzea. Jardun politikoa errespetatzea eta askea izatea da demokraziaren oinarria. Gogora ekarri behar da soilik jardun politikoa egin duten zenbait pertsona espetxeratuta dituztela, terrorismoarekin lotutako delituengatik".

Oskar Matute (Alternatiba): "Erabakia erabat logikoa izan da, absoluzioa baino ezin zitekeen espero politika egiteagatik bidegabeki epaituak izan diren pertsonentzat, Euskal Herriari hauteskunde eskaintza egiteagatik auzipetu baitituzte".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.