Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

EUSKAL HERRIA

ÑBateragune auziko’ epaiaren exekuzioa eteteko eskatu dute defentsek

'Bateragune auziko' bost presoen defentsek babes helegitea aurkeztu dute Auzitegi Konstituzionalean, Auzitegi Nazionalak ezarri eta Auzitegi Gorenak berretsitako zigorra baliogabetzeko. Helegiteak joan den ostegunean jarri zituzten. Auzitegi Konstituzionalak orain lehenik erabaki behar du ea babes helegiteak tramitatu eta aztertzen dituen, baina ez dauka epe jakinik horretarako.

Pello Urzelai -

2012ko ekainak 22


Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jazinto, eta Arkaitz Rodriguezen abokatuek lau motibo nagusi argudiatu dute  babes helegitea jartzean: errugabetasun printzipioaren urraketa, inpartzialitatearen printzipioaren urraketa, akusazio printzipioaren urraketa eta justizia eraginkorrerako eskubidearen urraketa.

Epaiaren exekuzioa eteteko eskaera

Babes helegitearekin batera, defentsek Auzitegi Gorenaren epaiaren exekuzioa bertan behera uzteko eskatu dute. Auzia aztertzen den bitartean zigor epaia eteteko eskatu dute, babesa emanez gero inputatuei egindako kaltea ezin izango zelako konpondu. Izan ere, bost inputatuak preso daude, eta gehienek ezarritako zigorraren erdia beteko dute aurki (Otegik, adibidez, 983 egun darama preso). Epaiaren exekuzioa bertan behera utziz gero, bost presoak aske geldituko lirateke.

Auzitegi Konstituzionalak lehenik erabaki behar du ea babes helegitea tramitatzen duen. Baiezkoa bada, atal berezi bat irekiko luke epaiaren exekuzioa eteteko eskaera aztertzeko, eta aldeei jarrera agertu eta argudiatzeko aukera emango lieke. 

 

Konstituzionalak 'Bateragune auziko' epaia zuzenduko duela

uste du De Prada epaileak

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Sorturi buruz hartu berri duen erabakia kontuan hartuta, Jose Ricardo de Prada Auzitegi Nazionaleko epaileak uste du Konstituzionalak zuzendu egingo duela 'Bateragune auziko' zigor epaia.

De Pradaren ustez, Auzitegi Konstituzionalak ildo argi bat markatu du, non kriminalizatutako jarrera batzuk zilegi direla adierazi den. Epaileak Bilbon egin ditu adierazpen horiek, Sabino Arana Fundazioak antolaturiko ETAren amaiera eta Zigor Zuzenbidea jardunaldian.

Bestalde, 'Bateragune auzian' zigortutako eta egun preso dauden Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacintoren defentsek babes helegitea aurkeztu dute Auzitegi Konstituzionalean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.