mundua

Federico Franco da Paraguaiko presidente berria, Fernando Lugoren partez

Aurreko astean Curuguatyko liskarretako heriotzen heriotzen erantzule jo du Senatuak. Argentinak, Bolivia, Txile edota Venezuelak esan dute "estatu kolpea" izan dela Paraguain gertatutakoa, eta ez dutela lehendakari berria aitortzen.

Berria -

2012ko ekainak 23

Paraguaiko Senatuak herrialdeko presidente kargutik kendu du bart Fernando Lugo, bere eginbeharrak ondo egin ez dituela iritzita, eta Federico Francok hartu du haren lekua; 2013ko bozak arte egongo da. Orain arte presidenteordea zen. Erabakiaren aldeko 39 boto izan dira, kontrako lau.

Lehengo astean Curuguatyn izandako liskarretan izandako heriotzen erantzule jo dute presidente ohia. 11 nekazari eta sei polizia hil ziren.

Lugok esan du Paraguaik "kolpea" jaso duela, hango "demokrazia zauritu" egin dutela. Bere jarraitzaileei modu baketsuan mobilizatzeko eskatu die.

Hego Amerikan hautsak harrotu ditu Lugo postutik kentzeak, eta Argentina, Ekuador, Bolivia, Dominikar Errepublika, Venezuela, Txile, El Salvador eta Costa Rica esan dute ez dutela presidente gisa aitortzen Franco, "estatu kolpea" gertatu delakoan.

2008ko abuztuan hartu zuen kargua Lugok, hauteskundeak irabazita. Alderdi kontserbadoreak 60 urtez jarrraian gobernatu zuen Paraguain.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna