KOMUNIKAZIOA

BERRIAko Karlos Zurutuzak eta Miren Garatek jaso dituzte Rikardo Arregi kazetaritza sari nagusiak

Euskarazko kazetaritza lanak saritzen dituen lehiaketan, Karlos Zurutuza BERRIAko kolaboratzaileak jaso du merezimendu nagusia, Rikardo Arregi saria; eta Miren Garate BERRIAko kazetariarentzat izan da Kazetari Berria saria.

Berria -

2012ko ekainak 30

Karlos Zurutuza BERRIAko kolaboratzaileak jaso du Rikardo Arregi Kazetaritza Saria eta Miren Garate BERRIAko kazetariari eman diote Kazetari Berria saria. 

Iaz Libiako eta Irakeko egoerari buruz BERRIAn idatzitako artikulu sortarengatik saritu dute Zurutuza, 9.000 eurorekin. Berriki Donostiako kazetariaren lana saritu zuen Argia astekariak ere, 2012ko prentsa idatziaren sariarekin.

Garate BERRIAko Egitura gehigarrian ekonomiaren gainean argitaratutako bost erreportajerengatik saritu dute. Horietako bi bereziki nabarmendu dituzte: Iluna tunela amaitutakoan eta Presaka, eta hankamotz. 

Gaur goizean egin dute  XXIV. Rikardo Arregi kazetaritza sarien banaketa, Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero kulturgunean. Euskarazko kazetaritza lanak saritzen ditu lehiaketak. Txillardegi gogoratuz lelopean egin dute ekitaldia. 

ETB1eko Sautrela saioari egin diote ohorezko aipamena, eta Mattin Larzabal kazetariari aipamen berezia, euskal kazetaritzan "aintzindari eta bidegile" izan delako. Epaimahaiaren sari berezia Argia astekariaren Beranduegi telebistarentzat izan da. 

Iaz, Ainhoa Oiartzabal BERRIAko kazetariak jaso zuen sari nagusia, Nork hil zuen Begoña Urroz lanagatik. BERRIAk argitaratu zuen Igandea gehigarrian

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna