euskal herria

Bi herritarrek euren autoetan jarraipen tramankuluak aurkitu dituzte

Eleak-ek gailuen argazkiak erakutsi ditu, Bilbon, eta "espioitza politikoa" salatu du. Bonifacio Badillo eta Liher Gonzalez izan dira biktimak —preso baten aita da aurrena eta preso ohi baten anaia bestea—. Salaketa aurkeztu dute.

Eleak mugimenduaren agerraldia, Bilbo, gaur.
Eleak mugimenduaren agerraldia, Bilbo, gaur. / Argazki Press

Berria -

2012ko uztailak 13

Bonifacio Badillok eta Liher Gonzalezek euren autoetan jarraipen tramankuluak aurkitu dituztela jakinarazi du gaur Eleak mugimenduak Bilbon, prentsaurreko batean. Argazkiak erakutsi ditu. Ustez Poliziak jarritako gailuak dira.

Badillok eta Gonzalezek dagoeneko parte sartu dute epaitegietan, eta Eleak-ek herritarrei dei egin die halako kasuen aurrean informazioa emateko eta salaketa judizialak aurkezteko —antzeko kasuak gertatu izan dira Hegoaldean nahiz Iparraldean, baita "Poliziarekin kolaboratzeko" kasuak ere, Eleak-ek esan duenez—.

Irkus Badillo euskal presoaren aita da Bonifacio eta Oier Gonzalez preso ohiaren anaia Liher.

"Eskubide zibil eta politikoak" izate aldera "esparru demokratikoa" behar dela aldarrikatu du Eleak-ek, eta horra bidean "espioitza politikoa" eragozpena dela salatu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna