Presoak

Hondartzetara iritsi da euskal presoen aldeko aldarrikapena

Euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenez josi ziren atzo Euskal Herriko 24 hondartzatan. Parte hartzaileak euskal presoen Euskal Herrira ekartzea eskatzen duten ohialekin, bakarturik, isolamenduan, gaixorik eta Euskal Herritik ehunka kilometrora diren presoen egoera salatzen zuten kartelekin ibili ziren. Ekimen honetan ez ziren falta izan solidarioak, ez eta ere, euskal presoen eskubideen defentsarekin bat egiten duten itsasontziak, surfistak eta piraguak.
Ehunka lagun bildu ziren atzo Euskal Herriko hondartzetan. Irudian, Sopelako hondartza.
Ehunka lagun bildu ziren atzo Euskal Herriko hondartzetan. Irudian, Sopelako hondartza. Argazki Press

Berria -

2003ko abuztuak 4
Sopelako (Bizkaia) hondartzan egon zen Gema Alonso Etxerat elkarteko kideak adierazi zuenez, "urtero legez, euskal errepresaliatu politikoen senitartekook ere hondartzetara hurbildu gara, gure herria ezagutzera datozen lagunek sarri ezkutatzen saiatzen diren errealitate gordin bezain errealaren berri eduki dezaten, hain zuzen ere, Espainiako eta Frantziako espetxeetan preso dituzten gure senide eta lagunek bizi duten egoeraren berria izan dezaten" Hona hemen, herriz herriko datuak: =b Hendaia: =b 300 lagun =b Hondarribia: =b 130 lagun =b Kontxa: =b 125 lagun =b Ondarreta: =b 45 lagun =b Zurriola: =b 175 lagun =b Orio: =b 300 lagun. 'Presos' kartela zeraman txalupa bat egon zen itsasoan. =b Zarautz: =b 300 lagun. Belauntzi bat egon da itsasoan. Hondartzan, berriz, solidarioak egon dira. =b Getaria: =b 60 lagun =b Zumaia: =b 45 lagun =b Deba: =b 75 lagun. Presoak etxera! leloa zuten bi itsasontzi egon dira itsasoan. =b Saturraran: =b 250 lagun =b Mutriku: =b 140 lagun. Itsasoko zortzi ontzi txiki eta kanoa bat egon ziren itsasoan bandelorekin eta ikurrinekin. =b Ondarroa: =b 300 lagun. Itsasoan hamar itsasontzi egon ziren, euskal presoak etxera! leloko kartelekin =b Laga: =b 120 lagun =b Lekeitio: =b 230 lagun. Itsasoan banderolak zituzten piraguak eta itsasontzi bat ibili dira. =b Laida: =b 138 lagun =b Bakio: =b 151 lagun =b Gorliz: =b 150 lagun =b Plentzia: =b 150 lagun =b Ereaga: =b 160 lagun =b Larrabasterra: =b 75 lagun =b La Arena: =b 300 lagun =b Muskiz: =b 150 lagun

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna