EUSKO JAURLARITZARAKO HAUTAGAI NAGUSIAK

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, urriaren 21ean

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak prentsaurrekoa eman du 12:00etan, eta adierazi du bozak aurreratzea "ondo aztertutako" erabakia dela. Krisiari eta gizarte babesari eusteko bideak herritarrek ebaluatu behar dituztela adierazi du Lopezek: "Kontratu berri bat behar dugu euskal gizartearekin".

Lehendakariak azpimarratu du bozak bost hilabete aurreratuta aukera izango dela Jaurlaritza berriak, herritarren babesa izanik, "adostasun zabalarekin" onar ditzan krisiari aurre egiteko moduko aurrekontu batzuk. Dena dela, datorren urte politikoa martxan utzi nahi du Lopezek; "hauteskunde deialdiagatik Euskadi ez da geratuko", esan du.

Azkeneko bozak 2009ko martxoaren 1ean izan ziren. Berez, datorren urteko martxoan ziren egitekoak. Abuztuaren 28an desegingo da Eusko Legebiltzarra, eta hauteskunde kanpaina urriaren 5ean hasiko da.

Berria -

2012ko abuztuak 21

Urriaren 21era aurreratuko ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Urte politikoari hasiera emateko, lehen Gobernu Kontseilura deitu du gaurko Eusko Jaurlaritzak, Gasteizen, eta bertan hauteskundeak aurreratzeko neurria hartu du. 

Prentsaurrekoan, Lopezek adierazi du herritarrek ebaluatu behar dituztela krisiari eta gizarte babesari eusteko bideak : "Kontratu berri bat behar dugu euskal gizartearekin". Lehendakariaren esanetan, "asko pentsatutako" erabakia da, euskal gizartearen interesen arabera hartutako neurria.

Lehendakariak azpimarratu du bozak bost hilabete aurreratuta aukera izango dela Jaurlaritza berriak, herritarren babesa izanik, "adostasun zabalarekin" onar ditzan krisiari aurre egiteko moduko aurrekontu batzuk. Dena dela, datorren urte politikoa martxan utzi nahi du Lopezek; "hauteskunde deialdiagatik Euskadi ez da geratuko", esan du. 

Garai "zaileko" agintaldia izan da, Lopezen ustez. "Indarkeriaren mehatxuarekin hasi ginen, eta krisi gogor bat izan dugu".  Lehendakariak adierazi du horri aurre egitea izan duela helburu, eta agintaldia hasieran hartutako konpromiso guztiak bete dituztela. "Emaitzak bistan daude: terrorismoa amaitzea izan da lorpenik handiena. Gaur harro esan dezaket terrorismoa garaitu dugula. Hori posible egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet".

Lehen egunetik krisiari aurre egiteko eta zerbitzu publikoen etorkizuna bermatzeko neurriak hartu dituztela ere azpimarratu du, eta autogobernuaren alde egin dutela, Madrildik etorritako "erasoen" kontra. "Sozialistok gauden bitartean, botikak ez dira berrordainduko, eta hezkuntzak bere hartan segituko du". 

Hain zuzen, botiken berrordainketari buruzko erabakia iragarria zuen Jaurlaritzak gaurko. Xehetasunik apenas eman duen, ordea, Lopezek. Esan du prestatzen ari direla langabeek, pentsiodunek eta txiroek sendagaiak ez pagatzeko dekretu bat.

Azkeneko bozak 2009ko martxoaren 1ean izan ziren. Berez, datorren urteko martxoan ziren egitekoak. Bost hilabetez aurreratu ditu Lopezek, eta egun esanguratsua aukeratu du. Izan ere, urriaren 20an, ETAren  jardun armatua amaitzeko erabaki historikoaren lehen urtemugan, gogoeta eguna izango da Euskal Autonomia Erkidegoan. Abuztuaren 28an desegingo da Eusko Legebiltzarra, eta hauteskunde kanpaina urriaren 5ean hasiko da. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna