Euskobarometroaren arabera, EAJk irabaziko lituzke Legebiltzarrerako hauteskundeak

2012ko abuztuaren 21a
11:48
Entzun

EHUko Euskobarometroaren azken inkestaren arabera —2012ko martxoan argitaratutako datuak— EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, botoen %30,7 eta 22-23 parlamentari lortuta —350.000 boto—.

Amaiur gertu luke. Horrek botoen %24,7 eta 19-22 legebiltzarkide erdietsiko lituzke —280.000 boto—. Ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek osatzen dute koalizioa, eta euren zuzendaritzek azaldu dute berriro osatzearen alde daudela —Espainiako hauteskundeetarako eratu zuten—. PSE-EEk 16 legebiltzarkide lituzke (%18,3, 210.000 boto), PPk 14 (%15,4, 175.000 boto), IU-Ezker Anitzak 0-3 (%3,1, 35.000 boto). UPD batere gabe geratuko litzateke (%1,8, 20.000 boto).

75 parlamentarik osatzen dute Eusko Legebiltzarra. Iazko azaroaren bukaeran eta abenduko lehen bi asteetan egindako inkesta da, Francisco Llera EHUko irakaslearen taldeak zuzendutakoa.

2009ko emaitzak

Aurreko bozak 2009ko martxoaren 1ean izan ziren. EAJ nagusitu zen, baina PSEk hartu zuen lehendadakaritza —Patxi Lopezek—, PPren babesarekin. Biok gehiengoa dute. Espainiako Justiziak baliogabe utzi zituen D3M eta Askatasuna ezker abertzaleko plataformak. D3Mk 101.000 boto baliogabe zenbatu zituen, eta zazpi eserleku egokituko litzaizkioke; baleko balira, PSEk eta PPk ez lukete gehiengorik izango legebiltzarrean. Gaurko osaera: EAJk 30 parlamentari (396.000 boto lortu zituen), PSEk 25 (316.000), PPk 13 (145.000), Aralarrek 4 (62.000), EAk 1 (38.000), EBk 1 (36.000) eta UPDk 1 (22.000).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.