Aralarrek murrizketen aurkako herritarren harresia sortzera deitu du hilaren 26an

 

Berria -

2012ko irailak 6

Aralarrek murrizketen aurkako herritarren harresia sortzera deitu du hilaren 26an. Euskal gizarteari giza eskubideen eta lan eskubideen alde kalera ateratzeko eskatu dio.

Patxi Zabaleta Aralarreko Aralarren koordinatzaile nagusiak, Dani Maeztu legebiltzarkideak eta Rebeka Ubera  Gipuzkoako Batzar Nagusietako eledunak agerraldia egin dute Donostian, hilaren 26rako euskal gehiengo sindikalak deitutako grebari bere atxikimendua erakusteko. 

Maeztuk salatu du krisiaren "aitzakeriarekin" eskuineko alderdi neoliberalek oinarrizko eskubideak "desagertarazi nahi dituztela. EAE-ko eta Nafarroako egoera sozio-ekonomikoa ere okerrerantz doala ohartarazi dute. Espainiako Gobernuak onartutako neurriak ongizate estatua "suntsitu" nahi dutela esan du Maeztuk, euskal gizarteari bere erabaki propioak hartzeko gaitasunak mugatzen dizkioten bitartean.

Alderdi politikoak, sindikatuak eta herritarrak elkar hartu eta antolatzea inoiz baino beharrezkoagoa da Aralarren ustez. Greba orokorra herritarren eskuetan dagoen tresna garrantzitsua dela gogoratu du alderdiak, "erabili beharrekoa". 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna