EUSKAL HERRRIA

Euskal Herria Esnea kooperatiba salatu dute, produktua euskara hutsean etiketatzeagatik

Eusko Jaurlaritzan jarritako salaketan, etiketatzeko gaietako legedia gainbegiratzeko eskatu dute, esne ontzietan gaztelaniazko testurik ageri ez delako. Isuna 30.000 euroraino irits daiteke, enpresaren arabera. Bihar agerraldia egingo dute salaketaren inguruko informazio gehiago emateko.

Euskal Herria Esnearen produktuak.
Euskal Herria Esnearen produktuak. BERRIA

Berria.info -

2012ko irailak 6

Euskal Herria Esnea kooperatiba salatu dute, produktua euskara hutsean etiketatzeagatik. Eusko Jaurlaritzan jarritako salaketak etiketatzeko gaietako legedia gainbegiratzeko eskatzen du, esne ontzietan gaztelaniazko testurik ageri ez delako. Isuna 30.000 euroraino irits daiteke, enpresaren arabera. Bihar agerraldia egingo dute salaketaren inguruko informazio gehiago emateko. 

Euskal Herria Esnea izeneko esne marka berria jadanik saltokietan dago. Produktuaren ontzia euskara hutsean diseinatuta dago. Bihar egingo dute produktuaren aurkezpen ofiziala. 

Kooperatiban, esne ekoizpenarekin lotutako baserritarrek bakarrik parte hartzen dute, eta guztiek prezio bera jasotzen dute esne litroko. Baserritarrek duten geldialdi ekonomikoari aurre egiteko tresna gisa sortu dute kooperatiba, Kaiku/Iparlat enpresen ereduarekin kexu. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna