Euskara

Elkarlanean aritzeko kanpaina aurkeztu dute udal euskaltegiek

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal euskaltegiak batzen dituen sareak kanpaina bateratua hasi du 2012-2013ko ikasturteari begira. 'Nik maite dut euskara' da kanpainaren leloa, eta gaur goizean aurkeztu du, Durangon. Xedea euren arteko elkarlana sustatzea izango da. 

ainara arratibel gascon
2012ko irailaren 21a
15:30
Entzun

30 urte igaro eta gero, kanpaina bateratua egin dute euskaltegiek. Krisi garai hauetan ezinbestekoa iruditu zaie elkarlanean aritzea eta indarrak batzea. Ekonomikoki eta akademikoki batu nahi dituzte indarrak. Batetik, kanpaina bateratua egiteak publizitatean dirua aurreztea ahalbidetuko die, eta, bestetik, elkarlanean material didaktiko berriak sortu nahi dituzte.

Aurtengo ikasturtean 500.000 euro gutxiago jasoko dituzte laguntzetan udal euskalegiek: %3 gutxiago bakoitzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.