Europako Konstituzioa

EA Europako Konstituzioa Itunaren kontra dago aniztasun nazionala onartzen ez duelako

Europako Konstituzioa Ituneko erreferendumean ezetza bozkatzearen aldeko kanpaina egingo du EAk. Izan ere, EAren ustez konstituzio horretan ez da "aniztasun nazionala" onartzen, eta "eskubide linguistiko eta sozialak zapaltzen dira". Europako Konstituzioaren alde daudela esan dute, baina ez "Europako Konstituzio honen alde".

Berria -

2004ko urriak 30
Atzo erabaki zuen EAk Europako Konstituzio Itunari ezezko botoa ematearen aldeko kanpaina egitea. Begoņa Erraztik azaldu duenez, Europako Konstituzio Itunak Estatuak ditu ardatz, eta ez du nazioen zuzeneko parte hartzea bermatzen. Autodeterminazio eskubidea ere ez duela jasotzen azpimarratu du EAk, "debekatua ere ez dagoen arren".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna