BERRIAk jarraipen zabala egingo die hauteskundeei

2012ko urriaren 5a
14:33
Entzun

BERRIAk jarraipen handia egingo die Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei, bai paperean eta bai Interneten.

- Egunkarian kanpainan zehar, eguneroko albisteez gain, analisiak eta iritziak argitaratuko dituzte, hautagaien elkarrizketak...

- BERRIA.INFOn eguneko jarraipena, eragileek lehendakarigaiei egindako bideo eskaerak, elkarrizketa digitalak, bestelako bideoak, argazki bilduma... Bozetako eduki guztia webgune berezi batean bilduko du.

- BERRIAk lau mahai-inguru antolatuko ditu. Hiru, kanpainan zehar: euskara eta normalizazio politika, ekonomia eta krisia, eta subiranotasuna. Hauteskundeen ondoren egingo du laugarrena: emaitzen balorazioa. Paperean, sarean eta bideoan jasoko ditu denak.

- Berriketan.info-n hauteskundeei buruzko atal bat zabalik da, eta hautagai batzuek euren atala ere badute: Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ), Maribi Ugarteburu (EH Bildu), Goizane Alvarez (PSE-EE) eta Laura Garridok (PP).

- Urriaren 21ean, hauteskundeen egunean, BERRIA.INFOk emaitzak-eta emango ditu. Urriaren 22an (astelehena) BERRIA argitaratu egingo da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.