armada

Espainiak ez du Donostiako Loiolako kuartela utziko

Guneak "defentsa nazionalarentzat lehentasunezko interesa" duela esan du Defentsa Ministerioko estatu idazkariak. Lekuz aldatzearen aurka ere mintzatu da.

Berria -

2012ko urriak 8

Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioak baztertu egin du euren armadak Loiolako auzoan daukan kuartela uztea edo beste norabaitera eramatea, "defentsa nazionalarentzat lehentasunezko interesa duelako" guneak. Hala jakinarazi du gaur Pedro Arguelles Defentsako estatu idazkariak Madrilen, Odon Elorza Donostiako alkate ohi eta PSOEren diputatuak Kongresuan galdera egindakoan.

Kuartela lekuz aldatzearen alde mintzatu da Elorza, hango orubean etxeak eraikitzeko. Donostiako Udalak proposamen hori egina du, babes ofizialeko eta tasatutako mila etxe pasa eraikitzeko, eta EAJk ere gauza bera eskatu zuen joan den martxoan Kongresuan.

Defentsa Ministerioak dio beste eremuek ez dituztela Espainiako armada edo NATOko militarrak hartzeko segurtasun baldintza onak.

Espainiak 1926an ireki zuen Loiolako kuartela, 170.000 metro kuadroko eremua.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna