EUSKARA

Hautagai gehienek ia ez dute euskara erabiltzen Twitterren

Deustuko Unibertsitateko DeustoSareLab ekimenak egindako azterketa baten arabera, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai gehienek oso gutxi erabiltzen dute euskara sare sozialean. Laura Mintegi EH Bilduko hautagaiak bakarrik erabiltzen du euskara gaztelania baino gehiago.

Iñaki Petxarroman -

2012ko urriak 9

Urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu diren hautagaien artean, Laura Mintegik (EH Bildu) bakarrik erabiltzen du euskara gaztelania baino gehiago Twitter sare sozialean. Hain zuzen ere, txioen %59,20 euskaraz egin ditu Mintegik, eta %40,80 gaztelaniaz.

Iñigo Urkulluk (EAJ) %21,60 egin ditu euskaraz eta %78,30 gaztelaniaz. Aitor Urrestik (Equo) %17,70 egin du euskaraz eta %82,30 gaztelaniaz. Mikel Aranak (Ezker Anitza) %7 euskaraz egin ditu eta %93 erdaraz. Patxi Lopezek (PSE-EE) eta Antonio Basagoitik (PP) ez dute euskaraz bat ere egin, eta Gorka Maneirok (UPD) %0,10 baino ez. 

DeustoSareLab Deustuko Unibertsitateko ekimenak egin du ikerketa hautagaiek sare sozialetan zenbat euskara erabiltzen ari diren jakiteko. DeustoSareLab-ek elkarrizketa, eztabaida, sorkuntza eta ezagutza bultzatzeko asmoa du nortasun digitalaren eremu eta ikuspegi ezberdinetatik. Azterketa irailaren 23an hasi zuen eta urriaren 7an amaitu du. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna