NOBEL SARIAK

Europako Batasunari eman diote bakearen Nobel Saria

Sei hamarkadetan zehar bakearen, demokraziaren eta giza eskubideen alde egin duela nabarmendu du antolakuntzak.

Berria -

2012ko urriak 12

Nobel Sariak banatzen dituen batzordeak oroitarazi duenez, bi mundu gerren arteko urteetan, Alemania eta Frantziaren arteko bakea sustatzeko lan egin zuten hainbat pertsona  saritu zituzten, eta 1945az geroztik, adiskidetzea "errealitate" bihurtu dela argudiatu du batzordeak. "70 urteko epean hiru gerra egin zituzten elkarren aurka; orain, Frantziaren eta Alemaniaren arteko gerra bat pentsaezina da". Batzordeak azaldu du elkarrekiko konfiantza eraikitzeko gaitasuna eta etsai historikoak kide izan daitezkeela erakusten duela bien arteko harremanak.

Batzordeak aipatu duenez, demokrazia baldintza izan da herrialde berriak Europako Batasunera sartu ahal izateko, eta beraz, EBk kide diren eta kide izan nahian dabiltzan herrialdeetako giza eskubideak hobetu dituela uste du batzordeak, bakearen Nobel Saria emateko. Esaterako, Turkia jarri du horren adibide.

Ondokoak izan dira beste esparruetan aurten Nobel saria eskuratu dutenak:

- Medikuntza: John B. Gurdon eta Shinya Yamanaka, zelula helduak pluripotente bihurtzeko birprogramatu daitezkeela frogatu dutelako.

- Fisika: Serge Haroche eta David J. Wineland, banako sistema kuantikoak neurtzeko eta manipulatzeko aukera ematen duten esperimentazio metodo iraultzaileengatik.

- Kimika: Robert J. Lefkowitz eta Brian K. Kobilka, proteinei akoplatutako hartzaileen gainean egindako lanagatik.

- Literatura: Mo Yan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna