NOBEL SARIAK
Alvin E. Roth eta Lloyd S. Shapley amerikarrek irabazi dute Ekonomiaren Nobel saria
Akademiak nabarmendu du merkatu ekonomikoen diseinu arazoen eta berdiseinu posibleen inguruko azterketengatik saritu dituztela.
Staffan Normark Suediako Zientzia Akademiako idazkariak eman du sariaren berri. Rothek 61 urte ditu, eta irakaslea da Harvardeko Unibertsitatean. Shapleyk 89 urte ditu, eta Kaliforniako Unibertsitateko irakasle emeritua da.
Ekonomiakoarekin, aurtengo Nobel saridun guztiak eman dituzte ezagutzera. Hauek izan dira sarituak:
- Medikuntza: John B. Gurdon eta Shinya Yamanaka, zelula helduak pluripotente bihurtzeko birprogramatu daitezkeela frogatu dutelako.
- Fisika: Serge Haroche eta David J. Wineland, banako sistema kuantikoak neurtzeko eta manipulatzeko aukera ematen duten esperimentazio metodo iraultzaileengatik.
- Kimika: Robert J. Lefkowitz eta Brian K. Kobilka, proteinei akoplatutako hartzaileen gainean egindako lanagatik.
- Literatura: Mo Yan.
- Bakea: Europako Batasuna, "60 urtez demokrazia, adiskidetzea eta giza eskubideak sustatzeagatik".
- Ekonomia: Alvin E. Roth eta Lloyd S. Shapley, merkatu ekonomikoen diseinu arazoak aztertzeagatik.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.