Kronologia. Otamendiren tortura salaketa

 

E. Esnaola -

2012ko urriak 15

Espainiako Auzitegi Nazionala

- 2003-02-20. Guardia Zibilak Martxelo Otamendi atxilotu zuen, Egunkaria-ren kontrako operazioan, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta.

- 2003-02-25. Juan del Olmo epaileak 30.000 euroko bermepean libre utzi zuen Otamendi. Auzipetuta geratu zen. Jasotako tratuaren kontakizuna egin zuen epailearen aurrean egindako deklarazioan. Hedabideen aurrean ere bai, libre geratzean.

- 2003-02-27. Testigantza Madrilgo epaitegira igortzeko eskaera egin zuen Otamendik. Epaileak uko egin zion, sumarioa sekretupean zegoela argudiatuta.

Madrilgo Lurralde Auzitegia

- 2003-03-25. Otamendik Madrilgo epaitegian aurkeztu zuen salaketa.

- 2003-04-24. Akusazioak hainbat eginbide eskatu zituen (Otamendiri deklarazioa hartzea eta ETBri bideoa eskatzea).

- 2003-10-28. Otamendiren deklarazioa Tolosako epaitegian salaketa berresteko eta osatzeko (epaile instruktoreak berak hartu beharrean).

- 2003-11-11. Fermin Lazkano lekuko gisa deklaratzeko eskaera eta ETBren bideoaren eskaeraren berrespena.

- 2004-01-27. Auzitegiko medikuaren deklarazioa.

- 2004-02-16. Eginbideak artxibatu zituen Madrilgo Lurralde Auzitegiko 5. Instrukzio Epaitegiko Carmen Valcalrce epaileak. Otamendiri torturen "aztarna fisikorik" ez zitzaiola sumatu argudiatu zuen salaketa artxibatzeko. Erreforma helegitea ere atzera bota zuen, bi hilabetera.

- 2005-07-20. Madrilgo Lurralde Auzitegiak Otamendiren dei helegitea atzera bota zuen, eta auzia itxi.

Espainiako Auzitegi Konstituzionala

- 2008-03-10. Babes helegitea ez tramitatzea erabaki zuen Auzitegi Konstituzionalak.

Europako Giza Eskubideen Auzitegia

- 2008-09. Europako Giza Eskubideen Auzitegian Espainiaren kontra salaketa jarri zuen Otamendik irailaren erdian, Espainiako auzitegietan bide guztiak jorratu eta agortu ondoren.

- 2011-09-09. Estrasburgoko Auzitegiak Egunkaria auziko absoluzio epaian (2010eko apirila) torturen inguruan jasotakoa kontuan hartzea onartu zuen —eskaera hori 2010eko maiatzean egin zuen Iñigo Iruin defentsa abokatuak—, eta Espainiari 2012ko urtarrilaren 16ra arteko epea eman zion alegazioak aurkezteko.

- 2012-01-16. Espainiak alegazioak aurkeztu zituen. Otamendiren abokatuak martxoan Espainiaren alegazioei buruzko erantzun idatzia aurkeztu zuen.

- 2012-10-16. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak gaur jakinarazi du epaia: Espainia zigortu du Otamendiren tortura salaketa ez ikertzeagatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna