ekonomia

BBVAk 1.656 milioi euro irabazi ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan

 

Berria -

2012ko urriak 31

BBVA bankuak 1.656 milioi euro irabazi ditu urteko aurreneko bederatzi hilabeteetan, iazko garai berean baino %47,3 gutxiago, Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak gaur emandako datuen arabera.

Krisia dela-eta BBVAk orain arte 2.869 milioi gorde egin behar izan dituela dio iturri berak; bestela, haren irabazia 3.345 milioikoa litzateke. Aurten beste 1.568 milioi gorde beharko ditu.

BBVAk Bilbon du egoitza nagusia. Munduan barrena 107.000 langile ditu, eta 47 milioi bezero.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna