Auzitegiek ez dute informaziorik emango

2012ko azaroaren 9a
14:36
Entzun

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko prentsa kabineteak azaldu du ez duela informazio zehatzagorik emango gaur goizean Barakaldon gertatu den etxe kaleratzeari buruz.

Hipotekaren exekuzioa eta Amaia EgaƱari etxea kentzeko prozedura judiziala Barakaldoko Exekuzioen Auzitegitik abiatu dela azaldu du Justizia Auzitegi Nagusiko prentsa arduradunak, baina erantsi du ezin duela azaldu exekuzioa zein banketxek eskatu zuen eta exekuzio hipotekarioa zergatik eta zein baldintzengatik gertatu den, informazio hori isilpekoa delako.

Barakaldoko Justizia Auzitegiko guardiako aretoak ere ez du informaziorik emango gertatuaren gainean.

Barakaldoko epaile dekanoak, auzitegietako buruak alegia, hitz egin du, gertatutako ezbeharraren gaineko informazio zehatzik eman ez badu ere. Egungo legea aldatu behar da, Juan Carlos Mediavillaren hitzetan: "Ezin dugu gaur hemen bizi izandakoaren moduko beste egoerarik izan aurrerantzean. Ona litzateke eskumenak dituztenek indarrean dagoen legedia aldatzea, baina hori ez da botere judizialaren eskumenekoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.