EHU-ko hauteskundeak

Titulazio mapa egokitu eta euskara plan berri bat egin nahi du Goirizelaiak

Gaur goizean aurkeztu du bere hauteskunde programa Iñaki Goirizelaiak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izateko hautagai bakarrak.

ainara arratibel gascon
2012ko azaroaren 15a
15:12
Entzun

Abenduaren 4an egingo dituzte bozak, eta iragan astean lantaldea aurkeztu ostean, datozen lau urteetarako dituen egitasmoak xehetu ditu Goirizelaiak. Oraingo honetan ez du areriorik izango. Goirizelaiak dagoen eskarira egokitu nahi du tituluen eskaintza, eta titulazio bikoitzak sortu beste unibertsitate batzuekin elkarlanean. Atzerriko ikasle eta ikertzaileak erakartzeko, batez ere ingelesezko masterrak sustatuko dituzte. Euskara plan berri bat ere egin nahi du, eta euskarazko argitalpenak indartu. Gainera, martxan jarri nahi du Mikel Laboa katedra. Euskal kultura izango du ardatz katedra horrek.

Horrekin batera, irakasleek ikertzeko aukera gehiago izatea nahi du Goirizelaiak. Horretarako, plan bat jarri nahi du martxan. Baita urtero EHUn defendatzen diren doktorego tesiak ugaritzea ere. Kopurua jarri du: 400.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.