Stop Kaleratzeak elkarteak uste du dekretuak ez duela "ezertarako" balioko

2012ko azaroaren 15a
20:19
Entzun

Bizkaiko Stop Kaleratzeak elkarteak kritikatu egin du Espainiako Gobernuak etxe desjabetzeei buruz gaur onartutako dekretua, uste baitu neurri horrek ez duela "ezertarako"  balioko. Elkartearen Bizkaiko ordezkari Marta Uriarteren esanetan, dekretuak "kolektibo asko" utziko ditu babesik gabe.

Hipoteken Legea eta Prozedura Zibilaren Legea moldatzeko eskatu du Uriartek, lege "zeharo bidegabeak eta arkaikoak" direlakoan. Hortaz, Stop Kaleratzeak taldeak iragarri du bere jardunean jarraituko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.