Kataluniaren independentziaren aldeko eta kontrako aurreikuspen ekonomikoak

Jon Fernandez.
2012ko azaroaren 18a
10:56
Entzun

ALDEKOAK (CatDem)

Irabaziak. Kasurik txarrenean Kataluniak 922 milioi euroren irabaziak izango lituzke —krisiak jotako 2009. urteko datuak kontuan hartuta—; kasurik onenean, berriz,  21.071 milioi euro —2007. urteko datuak aintzat hartuta—.
‘Per capita’ errenta. Biztanleko barne produktu gordina EBko hamabost estatu nagusien (EB-15) batez bestekoa baino bederatzi puntu gorago egongo litzateke, Suediaren eta Danimarkaren pare.

Esportazioak. Esportazioetan ere Suediaren eta Danimarkaren pare egongo litzateke, BPGaren %52 esportatzen baitu Kataluniak.

Gastu publikoa. Estatu berriaren gastu publikoa EB-15eko batez bestekotik behera egongo litzateke, BPGarekiko %38,9.

Presio fiskala. BPGarekiko presio fiskala ere EB-15ekoa baino txikiagoa litzateke, %31,4. Zerga iruzurra sendotzeko aukera gehiago legoke.

Inbertsioak. Espainiarekiko zerga defizitik barik, inbertsioetarako diru gehiago izango luke Kataluniako Gobenuak eskura.

KONTRAKOAK (CCC)

Galerak. Estatu idependente bihurtuz gero, Kataluniak BPGaren %20 galduko luke.  Katalunia Europako Batasunetik (EB) kanpo geratuko litzateke.

‘Per capita’ errenta. Biztanleko BPGak 5.600 euroko beherakada izango luke.

Esportazioak. Kataluniak Espainiara egiten dituen esportazioak %50 jaitsiko lirateke lehen lau urteetan. Beherakada %66ra ere irits daitekeela ohartarazi dute. Gainera, Europako merkatu bakarretik kanpo geratuta, garestitu egingo lirateke EBko herrialdeetara egindako esportazioak: produktuaren gaineko %1,6ko muga zerga ordaindu beharko lukete. Horren ondorioz, Espainiako Estatua alde batera lagata, EBko esportazioak ere txikituko lirateke.

Deslokalizazioak. Konpainia esportatzaileenek (Seat, Volkswagen...) Kataluniatik alde egingo dute muga zergarik ez ordaintzeko.

Langabezia. Gora egingo luke langabeziak: sei lagu-netik batek galduko luke lanpostua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.