Alde ala kontra

Kataluniaren independentziaren alde edo kontra. Autodeterminazio galdeketaren alde edo kontra. Giro horixe dago azkeneko pare bat hilabeteetan han. Gutxi izan dira erdibideko esanak; PSCrenak kasu, legezko galdeketa eskatuz. BERRIAk bi aldeetako adierazpenak bildu ditu.

Enekoitz Esnaola -

2012ko azaroak 25

INDEPENDENTZIAREN ETA GALDEKETAREN ALDEKO ESANAK

Artur Mas (CiUren lehendakarigaia eta jarduneko Generalitateko lehendakaria):

- "Espainiatik egurra, ostikoak eta kolpeak baino ez ditugu jasotzen".

- "Hauteskundeotan oso gehiengo argia behar dugu, ezohikoa. Madril, Brusela edo Washingtondik begiratzen gaituztenean, jakin nahiko dute ea lidergo indartsua dugun [estatua izateko] prozesua hasteko. Babes masiboa izaten badugu, ezingo gaituzte [Espainiako] auzitegiek eta Konstituzioak geratu. Bestela, tirrika-tarraka joango gara".

- "Urriaren 25eko bozetako emaitza garbia bada, Espainiako Gobernuak katalanen borondate demokratiko eta baketsua aintzat hartu beharko du".

- "Herri bat ezin da isilarazi beldurra erabiliz. Bide hori beste garai batzuetakoa da. Herrialde zibilizatu eta demokratikoetan jendeak hitz eginez eta negoziatuz ulertzen dio elkarri, bozkalekuetan herritarrek adierazitako borondatetik abiatuta".

- "Herritarrak ezin badira egon bere sentitzen duten Espainia batean, Kataluniak estatua behar du".

- "Ez goaz inoren kontra, gure etorkizuna prozesu propio baten bidez eraikitzera baizik".

- "Estaturik gabe, Kataluniak ezin du biziraun".

- Orio Junqueras (ERCren presidentegaia): "ERC izango da independentziarako bidean aliaturik fidelena, baina baita alternatiba soziala ere".

- David Fernandez (CUPen lehendakarigaia): "Sozialki, ekonomikoki eta politikoki salbuespen egoera batean gaude Katalunian. Aldaketarako, subiranotasun politikoa behar dugu".

- Ferran Requejo (Politika Zientzietako katedraduna): "[Independentziarako] Bidea egitera goaz, eta uneren batean legeetatik kanpo aritu beharko dugu".

- ANC Biltzar Nazional Katalana: "2012an gertatu da 2013an egin nahi genuena; [independentziaren bidean] asko egin dugu aurrera".

INDEPENDENTZIAREN ETA GALDEKETAREN KONTRAKO ESANAK

- Mariano Raxoi (Espainiako gobernuburua, PP): "Hemen ez da izango hausturarik eta borrokarik. Katalunia Espainia da, eta Espainia katalanena ere bada. Bereiztuta, guztiok galtzen dugu".

- Alberto Ruiz Gallardon (Espainiako Justizia ministroa): "Espainiako Konstituziorik gabe, Generalitaterik eta Kataluniako Legebiltzarrik ez litzateke egongo. Konstituzioa betetzea instituzio katalanak defendatzea da. Auzitegien aginduen aurka egiten bada, delitua egiten da".

- Soraya Saenz de Santamaria (Espainiako presidenteordea): "Eskura ditugun tresna juridiko eta judizial guztiak erabiliko ditugu erreferendumaren aurka".

- Alicia Sanchez Camacho (Kataluniako PPren presidentegaia): "Masen proiektua aurrera badoa, Kataluniako gizartean haustura zibila gerta daiteke".

- Joaquin Almunia (Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa): "Ez dago zalantzarik: EBko estatu batetik bereizten dena, EBtik kanpo geratzen da".

- Juan Carlos Borboikoa (Espainiako erregea): "Ameskeria da [independentzia] jarraitzea. Guztion artean aukeratu dugun eredu demokratikoa eta soziala defenditzeko garaia da".


- Felipe Gonzalez (Espainiako gobernuburu ohia, PSOE): "Espainiako inongo lurraldetan ez da independentziarik izango".

- Jose Maria Aznar (Espainiako gobernuburu ohia, PP): "Katalunia ez da batuta egongo, ez bada Espainiakoa. Abertzaleek arazoa ez dute Espainiarekin, zuzenbide estatuarekin daukate".

- Alejo Vidal Quadras (PPko europarlamentari eta Europako Legebiltzarreko presidenteordea): brigadako jenerala —ahal bada, Guardia Zibilarena— presta dezala eskatu zion irailean Espainiako presidenteari, Kataluniako independentzia prozesua geldiarazteko. 

- AME Militar Espainiarren Elkartea: "Indar armatuek esku hartu behar badute [Espainiako] lurralde batasuna, burujabetza eta independentziari eusteko".

- Gonzalo Moliner (CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea): "Estatuak baditu zigor tresnak Mas geratzeko".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna