Jasser Arafat hil da

Arafati lur eman diote Mukatan, jendetzaren artean

Arafaten hilotza eraman duen helikopteroa 14:18etan (13:18 Euskal Herrian) heldu da Ramalara, PANen Mukata egoitzara. Hala ere, jendetza handiak lortu du palestinarren presidente zena ehortzi behar duten eremura sartzea, eta, ondorioz, gorpua helikopterotik ateratzeko zailtasun handiak izan dituzte. Prestaketa guztiak alferrik izan dira, eta azkenean jendetzaren artean ehortzi dute Arafat. Aurretik, estatu hiletak egin dizkiote Arafati Kairon. Mundu osoko 50 bat estatutako ordezkariek parte hartu dute ekitaldian. Herrialde arabiarrek eta Afrikako hainbatek estatuburuak igorri dituzte; Europako estatu gehienek, ordea, maila txikiagoko ordezkaritzak. Agur ekitaldi militarraren aurretik ospakizun erlijioso laburra egin dute Al Galla meskitan.
Arafaten hil kutxa, jendetzaren artean helikopterotik hilobirako bidea egiten
Arafaten hil kutxa, jendetzaren artean helikopterotik hilobirako bidea egiten EFE

Berria -

2004ko azaroak 12
Buruzagi palestinarrari azken agurra eman nahi dioten milaka lagun Ramalan bildu dira. Hainbestekoa izan da jendearen emana, eze segurtasun neurri eta hesi guztiak gainditu eta Mukatara, ehortziko duten lekura, sartzea lortu baitute milaka lagunek. Ondorioz, Arafaten gorpua Egiptotik eraman duen helikopteroak arazoak izan ditu lur hartzeko, eta lortu duen arren, hilotza helikopterotik ateratzeko arazoak izan dituzte gero. Arazoak arazo, Arafaten hil kutxa hilobiraino eramatea lortu dute, jendearen bultzakaden artean. Lur eman diote, gero. =b Estatu hiletak Kairon =b Ramalara abiatu aurretik, Kairon egin dituzte Arafaten hiletak. Aurrena ekitaldi erlijiosoa izan da Al Maza base militarreko Al Galaa meskitan. Laburra izan da ospakizun hori, bost bat minutu ingurukoa, eta ateak itxita egin dute. Ondoren, estatuburuei egin ohi zaizkien pareko agur militarra egin diote. Nazioarteko 50 bat estatutako ordezkariek parte hartu dute, Hosni Mubarak Egiptoko presidentea buru zela. Herrialde arabiarrek eta Afrikako hainbatek estatuburuak igorri dituzte; esaterako, Hego Afrikatik Thabo Mbekin presidentea joan da. Europako herrialde gehienek, berriz, maila apalagoko ordezkaritza bidali dute. Adibidez, Erresuma Batuak Jack Straw Atzerri ministroa izan du ordezkari. AEBek, ostera, William Burns Estatu idazkaritzako laguntzailea igorri dute. Espero zen bezala, Israelek ez du ordezkaritzarik bidali. Yosef Lapid Israelgo Justizia ministroak atzo esan zuen eurek ezin zutela bidali ordezkaritzarik beren "milaka herritar hil dituen" inoren hiletara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna