soslaia: mas

Kostatutako helburuak

 

Berria -

2012ko azaroak 26

Kostatuta, baina azkenean lortu zuen Artur Masek (Bartzelona, 1956) duela bi urte Kataluniako Generalitateko lehendakari izatea. Gobernuak Jordi Pujol (CiU) izan zuen buru 23 urtean, baina 2003an Masek CiUren gidaritza hartu zuenean aldatu zuen burua Generalitateak. Izan ere, 2003an PSCk, ERCk eta ICVk bozen ostean sortutako hirukoak aurre hartu zion CiUri.

Ondorengo legealdian gauza bera gertatu ondoren, Mas inor gogoratuko ez zuen politikaria izango zela ondorioztatu zuten askok, baina oker zeuden. 2010ean lortu zuen xedea: lehendakari izatea.

Aurretik, Bartzelonako Udalean eta legebiltzarrean hamazazpi urte pasatu zituen oposizioan. 1999an Masek Bartzelonako alkatetzarako CiUren hautagai izan nahi zuen; Joaquim Molinsek ere bai. Pujolek bilera egiteko deitu zion Masi: udal ibilbideaz ahazteko esan zion, beste plan batzuk zituela beretzat. 

Handik parlamentura joan zen Mas, eta zuzenean Lan Publikoen Kontseilaritzara; bi urtean, Ekonomiakora. Garai hura zen Jose Maria Aznarren Espainiako Gobernuan CiUren pisua oso handia zenekoa, eta Pujolek bere ondoko egin zuen. Josep Antoni Duran i Lleidaren aurretik babestu zuen CiUren buruzagitzan. 

Oposizioan zela, PSC-ERC-ICV hirukoak ez zion eragotzi Estatutuaren behin betiko testua definitzeko Madrilekin (Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin) akordioa berak egitea, baina ondoren Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabakitako murrizketarekin erreforma amaitutzat jo zuen. Gero, dagoeneko Generalitateko buru zela, itun fiskala izan zuen helburu, baina Madrilek (Mariano Raxoik) ezezkoa eman zion joan den irailean. Orduan ekin zien autodeterminazio galdeketari eta estatu propioari, Diadako manifestazio erraldoiak baldintzatuta. Ikusi egin beharko lortzen dituen gauzatzea.

Enpresa eta Ekonomia ikasketetan lizentziatua da Mas, eta ikasle garaian ez zuen politikarako interes berezirik, haren ikaskideen arabera. Bartzelonako familia burges batean jaiotakoa da, Helena Rakosnikekin dago ezkondua eta hiru seme-alaba dauzkate. Adeitsua dela esaten dute, hitz-leunekoa eta lotsatia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna