ikastolak

Egindako inbertsioei aurre egiteko Kilometroak Tolosan

Datorren urteko urriaren 6an izango da Gipuzkoako ikastolen aldeko festa. Matrikulazio hazkundearen ondorioz azpiegituretan egin behar izan dituzten inbertsoei erantzuteko dirua bildu nahi du Laskorain ikastolak. 'Ahora!' izango da festaren leloa, ezagutzeaz gain euskara erabili egin behar dela aldarrikatzeko.

ainara arratibel gascon
2012ko azaroaren 26a
17:45
Entzun

Tolosako Laskorain ikastolak 1.539 ikasle ditu gaur egun, eta urtetik urtera gora doa matrikulazioa. Horren ondorioz, Sakramentinoetan alokairuan zuten orubea erosi, eta hamar ikasgela eraiki behar izan dituzte. "Herri eskolaren izaera dugu, eta ez dugu kanpoan utzi nahi ikastolaren aldeko apustua egin duen familia bakar bat ere", azaldu du gaur ikastolako lehendakari Joxean Oizek. Inbertsio gastu horiei erantzun nahi diete 2013ko Kilometroak antolatuta.

Ostiralean egin zuten herri mailako aurkezpena, eta gaur hedabideen aurrekoa. Ahora! da aukeratu duten leloa. "Zirikatzailea eta ausarta" dela aitortu du Unai Igartua koordinatzaileak. Baina gauza bat adierazi nahi du: ezagutu ez ezik, euskara erabili egin behar dela: "Burutik, bihotzetik, ametsetatik, sentimenduetatik... ahora", esan du Igartuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.