konponbideari begira

Frantziak ere baztertu egin du ETAren proposamena

"Erabat desagertzeko" eskatu dio, Philippe Lalliot Kanpo Harremanetarako ministroaren bitartez. Espainiako Gobernuak ETAri "baldintzarik gabe desegiteko" galdegin zion atzo. Erakundeak agenda bat proposatu du desmilitartzeaz, desarmeaz eta euskal presoez aritzeko.

Berria -

2012ko azaroak 26

Nahiz eta ETAk desarmerako-eta eskaintza egin, Frantziako Gobernuak ere ez du aintzat hartu eskaera eta "erabat desagertzeko" eskatu dio. Philippe Lalliot Kanpo Harremanetarako ministroak hedabideen aurrean gaur esan du ETAren indarkeria amaitzeko Espainiako Gobernuaren "ahalegin guztiak" lagunduko dituztela.

Lallioten arabera, Frantziaren eta Espainiaren arteko lankidetzagatik "terrorismoaren aurkako borrokan aurrerapen garrantzitsuak" gertatu dira azkeneko urteetan. Justizia eta Polizia arloetako elkarlana aipatu ditu.

Espainiako Gobernuak ere baztertu egin du ETAren proposamena, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak atzo zioenez, eta "baldintzarik gabe desegiteko" eskatu dio. "Gobernuak ez du erakunde terrorista batekin negoziatu, eta inola ere ez du negoziatuko". Ministroak adierazi zuen ETA baldintzarik gabe desegin dadin "lanean" ari dela bere gobernua.

Iñigo Urkullu EAJren EBBko buru eta Jaurlaritzako lehendakarigaiak atzo zioen ETAren bukaera iragartzen ez duten agiriekin ezin dela egin bakearen eta bizikidetzaren bidea.

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kidearen arabera, "lehen mailako ekarpena" da ETAk egin duena. "Gatazkaren ondorio denak konpontzeko borondate osoa agertu du".

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariak "agiri partzialak" uzteko eta "behingoz" desagertzeko eskatu dio erakunde armatuari.

ETAk, hain zuzen, agenda bat proposatu du desmilitartzeaz, desarmeaz eta euskal presoez aritzeko. Armak utziko zituela iragarri eta urtebetera, gatazkaren ondorioez hitz egiteko elkarrizketak eskatu dizkie gobernuei. Haien immobilismoa salatu du, bide batez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna