Ernest Lluch zenaren alaba batek "ETAren arazoa guztien artean ixteko" eskatu du

2012ko azaroaren 26a
17:24
Entzun

Ernest Lluch zenaren alaba Eulaliak "ETAren arazoa guztien artean ixteko" eskatu du, eta erakunde armatuaren "agiri denei ezezkoa hain azkar" ez emateko galdegin du. ETAk Espainiako eta Frantziako gobernuei agenda bat proposatu die desmilitartzeaz, desarmeaz eta euskal presoez aritzeko. ETAk berak hil zuen Ernest Lluch, 2000. urtean Bartzelonan, tirokatuta.

Eulalia Lluchek adierazi du "zauriak ixten" doazela. Lehengo astean Bartzelonan Pernando Barrena ezker abertzaleko kidearekin batera aritu zen jardunaldi batzuetan. "Zuk zure iritzia ematen duzu, nik neurea, eta musu batzuk ematen bukatzen dugu. Bake prozesuan aurrera egitea da hori. Gizon honek [Barrenak] emandako pausoa, aurrerapauso txiki bat izan da. Gizon honek barkamena eskatu du. Bidea hori dela uste dut".

"Eseritzeko, entzuteko, esaten dizutena pentsatzeko eta modu positiboan erantzun dezakezun aztertzeko" deia egin du ETAren biktimak, Radio Euskadi irratian egin dioten elkarrizketan. "Basoa ikus dezagun erdi beteta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.