FRANTZIA

Urratsa besteak egiteko zain daude Fillon eta Cope UMPko barne gatazkan

Hauteskundeak errepikatuz gero talde parlamentario propioa desegiteko prest da Fillon. Copek, ordea, talde parlamentarioa desegitea eskatu dio lehenengo, bozketa errepikatu behar ote den militanteei erreferendum bidez galdetzeko. 

2012ko azaroaren 28a
12:28
Entzun

François Fillon Frantziako lehen ministro ohiak berretsi du UMP Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuneko barne-hauteskundeak berriro antolatuz gero, atzo sortutako talde parlamentario propioa deseginen duela, eta justizian abiatutako prozedura guztiak bertan behera utziko dituela.

Jean François Cope UMPko presidente izendatu berriak, berriz, erreferenduma egitea proposatu zuen atzo, hauteskundeak berriro antolatu behar diren erabakitzeko. Gaur goizean, ordea, atzera egin du, erranez Fillonek talde parlamentario propioak jarraituko duen bitartean erreferendumik ez dela egingo.

“Zatiketa eta nahasmendu ikuskizun” horrek hainbat UMPko arduradun eta Nicolas Sarkozy bera “lazten” ditu, Brice Horteffeux ministro ohiaren arabera. “Lerrokatu-gabeen” mugimenduaren ahotsa gero eta ozenago entzuten da hedabideetan. “Alderdia ez da inoren bahitua, militanteena da” erran du Nathalie Kosciusko-Morizet ministro izandakoak, gehituz konponbide bat ahal bezain laster aurkitu behar dela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.