Korrika 18

Esne Beltzak osatu du Korrikako kantua, 'Bagoaz!' izenburupean

Martxa handia duen kantua dela esan du Xabi Solano abeslariak. "korrika egiteko gogoa pizten duena". Kantuarekin herritarrek ematen dietena eskertu nahi dutela azaldu du Edurne Brouarde Korrikako koordinatzaileak. Bideoa: bideoklipa.

ainara arratibel gascon
2012ko abenduaren 1a
12:13
Entzun

18. Korrikak Andoain eta Baiona arteko bidea egingo duela jakinarazi eta gero, euskararen aldeko lasterketarako propio prestatu duten kantua aurkeztu zuten atzo. Esne Beltza da egilea, eta atzo goizean egin zuten haren aurkezpena Andoaingo Bastero Kulturunean; baita haren bideoklipa ere. Izenburua: Bagoaz! "Beti izan da kantua gure mezua zabaltzeko tresna oso eraginkor bat", azaldu zuen Edurne Brouard koordinatzaileak. Esne Beltza Korrikako kantua egitera "kondenatua" zegoela azpimarratu zuen. "Furgoneta, kilometroak, etengabeko mugimendua, indar metaketa, bete herrialdeetakoa bezala, hemengoa zabaltzeko nahia... Korrikaren printzipioak bat datoz haiek dituztenekin".

Eman euskara elkarri izango daKorrika 18ren leloa. "Abesti polit bat egiteko aukera eman digu", uste du Xabi Solano Esne Beltzako abeslariak. Zuzenean kantatu zuen abestia Solanok, eta ondoren bideoklipa ikusi ahal izan zuten.

Korrika 18ko arropa ere aurkeztu zuten. AEKren euskaltegietan, eta Euskal Herriko hainbat dendetan jarriko dute salgai. Internet bidez erosteko aukera ere egongo da, Euskal Herriko Plaza webgunearen bidez. Korrikaren webgunean ere laster jarriko dute eskaintzaren katalogoa.

Martxoaren 14tik 24ra izango da aurtengo Korrika.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.