Albistea entzun

NUKLEARRAK

Garoñako zentralaren jarduna eten egingo dute igandean

Albiste agentzien arabera, langileei jakinarazi diete igandetik astelehenerako gauean, 00:00etan, erreaktorea geldiarazi egingo dutela. Enpresak dio horrek ez duela esan nahi betirako geldituko dutela.

Garoñaren aurkako protesta, 2010ean
Garoñaren aurkako protesta, 2010ean / Juanan Ruiz/ARP

Garikoitz Goikoetxea -

2012ko abenduak 11 16:43

Igandean eten egingo dute Garoñako zentral nuklearraren jarduna. Efe agentziak jakinarazi du enpresak langileei adierazi diela igandetik astelehenerako gauean geldituko dutela erreaktorea, 00:00etan. Erregaia erreaktoretik ateratzen hasiko dira orduan, eta igerilekuetan utziko dute gordeta. Enpresak dio erabaki horrek ez duela esan nahi Garoña betirako itxiko dutenik; berriro martxan jartzea litekeena dela adierazi dute.

Finean, zergak ez pagatzeko modua taxutzen ari da Nuclenor enpresa. Energiari buruzko zerga aldaketak bideratzen ari dira Espainiako Parlamentuan. Dauden-daudenean aurrera ateratzen badira, zerga gehiago jarriko dizkiete zentral nuklearrei; Garoñako zentralagatik 150 milioi euro pagatu beharko lituzkeela kalkulatu du enpresak. Zirrikitu bat badu, ordea, lege proiektuak: urtarrilaren 1ean martxan dauden azpiegituren jarduna zergapetuko dute. Zertan ari da, beraz, Nuclenor? Garoñaren jarduna urtarrilaren 1erako eten egin nahi du, eta aztertuko du urtea hasi ondoren berriro martxan jarrita zergak ordaintzetik libratuko ote litzatekeen. Horregatik ez dute itxiera behin betikotzat jotzen.

Baimena luzatzeko ez zuenez eskatu enpresak, ixteko data datorren urterako du jarria Garoñak: 2013ko uztailaren 6an zarratu beharko lukete legez. Hedabide hainbatek dagoeneko aurreratu dute, ordea, Espainiako Gobernua eta Nuclenor negoziatzen ari direla, zirrikituren baten bila, jarduna luzatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna