Urkullu, lehendakari

Eusko Jaurlaritzako lehendakari aukeratu dute EAJko kidea, jeltzaleen 27 botoak jasota, gehiengo soilez. Mintegik EH Bilduren 21 botoak jaso ditu, eta PSE, PP eta UPD abstenitu egin dira. Urkulluk esan du "akordioaren legealdia" izatea duela helburu, eta espero du "denon artean autogobernuaren indartze lanean" ariko direla. Larunbatean izango da Urkulluk kargua hartzeko ekitaldia, Gernika-Lumon, eguerdian.



Berria -

2012ko abenduak 13

Auto ilarak izan dira Bilbo irteeran, eta ordu laurdenez atzeratu behar izan dute saioaren hasiera. Lehen bozketan ez bezala, gehiengo sinplea nahikoa izan du Urkulluk. Inbestidura saioko lehen jardunaldian EAJren 27 legebiltzarkideen babesa jaso zuen; Mintegik EH Bildukoen 21ena. UPD, PP eta PSE-EE abstenitu egin ziren. Emaitza horiek errepikatu dira berriro.

Bitxikeria gisara, bozkatzen nor hasi aukeratzeko zozketa egin dute, eta Urkulluri egokitu zaio aurrenekoa izatea. 

Frankismoaz geroztik, Jaurlaritzako bosgarren lehendakaria izango da Urkullu, Garaikoetxea, Ardanza, Ibarretxe eta Lopezen ostean. Aurretik Agirre eta Leizaola izan ziren lehendakari. 

Larunbatean hartuko du kargua, Gernikan-Lumon, 12:00etan. Kargua hartzerakoan litekeena da orain arte erabili diren formulei iskin egin, eta beste batekin hartzea. Orain dela hiru urte arte lehendakariek Agirre lehendakariak erabili zuena erabili ohi zuten. Lopezek horri kutsu erlijiosoa zeriolako aldatu egin zuen. Urkulluk bien arteko beste bat erabiliko du ziurrenik.

"Akordioaren legealdia" izatea helburu

"Hunkituta", hitza hartu du Urkulluk lehendakari aukeratua izan berritan. Esan du hasi berria den legealdia "akordioaren legealdia" izatea helburu duela, eta espero du "denon artean Euskadiren autogobernuaren indartze lanean" ariko direla. Halaber, hitza eman du saiatuko dela "hiritar guztiak bizi dezaten Euskal Autonomia Erkidegoan politikariak zerbitzua emateko lanean" ari direla.

Hitzaldia amaitu eta azken legealdiko Jaurlaritzako lehendakari Lopez izan da Urkullu zoriontzen lehena. Ondoren, banan-banan agurtu ditu talde parlamentario guztietako buruak: Basagoiti, Maneiro eta Mintegi.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna