ekonomia

CAFeko langile batzordea Garitanorekin bildu da eta zuzendaritzari interpelatzeko eskatu dio

Bederatzigarren lanuztea egin dute gaur, eta beste manifestazio handi bat egin dute Beasainen.

Gaurko manifestazioa, Beasainen.
Gaurko manifestazioa, Beasainen.

Berria -

2012ko abenduak 13

CAFeko langileek bederatzigarren lanuztea egin dute gaur. Lau orduz eten da produkzioa Beasaingo lantegian, eta langileak kalera atera dira beste behin, gaur, Beasainen berriro. Gaurkoarekin zuzendaritzak ezarri nahi duen lan erregulazio espedientearen aurka egiten duten bederatzigarren lanuztea da.

Langileen ordezkaritza, gainera, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin bildu da. Enpresa zuzendaritzari interpelatzeko eskatu diote, eta bide batez, Goierriko hainbat udaletan aurkeztuko den mozioaren kopia bat helarazi diote.

Bihar jaieguna dute CAFen, eta astelehenean ekingo diote berriro mobilizatzeari, lau orduko beste lanuzte batekin. Urte bukaera arte gutxienez jarraituko dute mobilizazioekin. Atzo Gasteizko legebiltzarrean izan ziren langileak, milatik gora, eta EH Bilduko parlamentarioek babesa agertu zieten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna