pilota

Aimar Olaizola txapeldun lau t'erdikoan, seigarrenez

22-9 irabazi dio Oinatz Bengoetxeari, Ogetan. 13-0 joan da irabazten.

Olaizola eta Bengoetxea atzo, Ogetan.
Olaizola eta Bengoetxea atzo, Ogetan. / Raul Bogajo/ARP

Berria -

2012ko abenduak 17

Nagusi da Aimar Olaizola Olaizola II.a lau t'erdikoan (ere), eta Ogetako finalean berriro erakutsi du, 22-9 hartu duelako mendean Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a. Erraz eraman du txapela, seigarrenez eraman ere, 2002, 2004, 2005, 2008 eta 2011 ere irabazi zuelako.

Ez du apenas istoriorik izan finalak. Izan ere, Olaizola 13-0 joan da irabazten. Dena sartzen zitzaion, eta Bengoetxea urduri eta ezinean zebilen. Bengoetxeari ondoren gauzak hobeto atera zaizkio, erasokorrago jokatu du, eta 16-7 jarri da, baina berandu zebilen. OIaizolak bere lehen tantoa 14-3koan galdu du.

Partida osoan "zentratuta" egon dela esan du finalaren ostean txapeldunak. Bengoetxeak kontrakoa adierazi du: "Ez naiz zentratu, eta horrela ezinezkoa da Olaizolari irabaztea".

Partzialak: 13-0, 13-2, 14-5, 16-7, 20-8, 22-9.

Aimar Olaizola

- Jaioteguna: 1979ko azaroaren 13a.

- Jaioterria: Goizueta (Nafarroa).

- Altuera: 1,83 metro.

- Pisua: 88 kilo.

- Garaipen zerrenda: Buruz buruko txapeldun (2005, 2007 eta 2012); binakako txapeldun (2008 eta 2011); lau t'erdiko txapeldun (2002, 2004, 2005, 2008, 2011 eta 2012); Nafarroako lau t'erdiko txapeldun (2005, 2007 eta 2009); buruz buruko txapeldunorde (2003, 2006, 2009 eta 2011); binakako txapeldunorde (2003, 2006 eta 2009).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria